Beken oinarriak

Beken oinarriak

Xedapen arautzaileak:

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2023ko "Global Training" laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • 30 urtez azpitik izatea (2023/01/01 datan)
  • Ikasketa titulu bat izatea (Goi Mailako Heziketa Zikloa, Gradua, Masterra, Doktoretza, Lizentziatura, Diplomatura...)
  • Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekiko den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo 5 urtez jarraian aurreko 10 urteetan
  • Ingeles maila (B2 maila unibertsitate tituludunen kasuan, B1 maila Goi Mailako heziketa zikloetako tituludunen kasuan)
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik
  • 6 hilabete baino gehiagoz atzerriko praktika programaren batean aurrez onuraduna ez izana (Erasmus+ eta antzerako mugikortasun programak izan ezik)
  • Lanik edo praktikarik ez egin izana Global Training praktikak egingo diren enpresa edo erakundean
  • Praktikak egingo diren enpresa edo erakundeak eskatutako profilen egokitzea

BEKADUNAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK:

  • Curriculum vitaearen azterketa eta balorazioa:
  • Titulazioa
  • Prestakuntza osagarria
  • Izandako esperientziak edo egindako praktikak
  • Hizkuntza titulua / hizkuntza froga: 2019 eta 2023 artean lortutako B2 (unibertsitate tituludunentzat) edo B1 maila (Heziketa Zikloko tituludunentzat) ziurtatuko duen titulu ofiziala izanez gero, ez da beharrezkoa izango ingeles froga egitea. 
  • Aurrez-aurreko elkarrizketa, hautaketa egingo duen epaimahaiarekin. Hautagaia beka hauetarako definitu den profil orokorrera egokitzen den baloratuko du.
  • Hautagaiaren profila eta praktikak egingo diren atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profila egokitzea

 

BEKA PROGRAMAK ESKAINTZEN DITUEN ESTALDURAK 

  • Prestakuntza teoriko espezializatua: 50 ordu, Mondragon Unibertsitatea - Deustuko Unibertsitatea kontsortzioaren kontura. presentziala eta ezinbestekoa izango da.
  • Laguntza ekonomikoa: 1.635€/hileko. Laguntza honekin, bekadunak bere gain hartuko ditu ondorengo hauek: joan-etorriko bidaia gastuak, ostatua eta mantenua, Gizarte Segurantzan alta ematea, bisatuak jaulkitzea eta txertoak (behar izanez gero).
  • Bidaia, gaisotasun, istripu eta ardura zibil estaldurak dituen asegurua.

ONLINE ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Curriculum Vitae (ingelesez eta gaztelaniaz).
  • Errolda ziurtagiria. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea frogatzen duen ziurtagiria, eskabidea aurkeztuko den unetik zenbatzen hasi eta gutxienez aurreko 12 hilabeteetan.
  • 1) Egindako ikasketen titulu ofizialaren fotokopia edo, 2) titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana ziurtatzen duen tituluaren gordekin ofizialaren fotokopia edo, 3) Ikasketa-espedienteko oharra, zeinetan adierazten baita gainditu duela titulazioari dagokion proba orokorra eta ordaindu dituen titulua lortzeko eskubideak. 
  • 2019 eta 2023 artean lortutako B2 (unibertsitate tituludunentzat) edo B1 (Goi Mailako Heziketa Zikloko tituludunentzat) ingeles maila ziurtatuko duen titulu ofizialaren fotokopia (izanez gero). Titulurik ez izanez gero, edo lehenagokoa izatekotan, guk egingo dizugu mailaketa froga
  • Egindako ikastaroen eta lan esperientziaren ziurtagirien dokumentazioa. Ez dira kontutan hartuko, eskaera egin den unean, agiriz justifikatuta ez dagoen ikastaro edo esperientziarik.
  • Sinatutako dokumentuaren zinpeko aitorpena. Ikusi bete beharreko dokumentua

Zure eskaera ontzat emateko (online egin beharko duzu), dokumentu guzti hauek igo beharko dituzu. Eskaera ez dugu kontutan hartuko dokumentu guzti hauek dagokion epean jaso ezean. Epez kanpo jasoz gero, hautagaia prozesutik kanpo geratuko da.

Aukeratua izanez gero, eskatu diren agiri guztiak (originalak edo konpultsatuak) aurkeztu beharko dira. Eskaeran adierazitako guztia agiriz ziurtatu ezina gertatuz gero, hautagaia Global Training 2023 programaren deialditik kanpo geratu ahal izango da.

EGUTEGIA 

  • Eskaera epea: uztailaren 19tik irailaren 22ra
  • Ingeles frogak: urria hasieran
  • Elkarrizketa pertsonalak: urrian 
  • Aukeratuen zerrendak argitaratzea: azaroa hasieran
  • Prestakuntza: azaroa bukaeran

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatea

Loramendi 4, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
T. +34 607 269 006

Kontakturako Pertsona

Edurne Usandizaga Agirre
globaltraining@mondragon.edu

 

Informazio gehiago

Deustuko Unibertsitatea

Avda Universidades, 24 ES-48007 - Bilbao
T. +34 944 13 93 51


Camino de Mundaiz, 50 ES-20012 - Donostia - San Sebastian
T. +34 943 32 62 02
globaltraining@deusto.es