Informazio garrantzitsua
2026KO DEIALDIKO INFORMAZIOA LAISTER ARGITARATUKO DUGU. ADI EGON!
Zer da Global Training?
Global Training atzerriko praktiken beka programa bat da. Programa honen helburua, Euskadiko tituludun gazteen prestakuntza osatzea da, atzerriko enpresa zein erakunde ezberdinetan gutxieneko 6 hilabeteko praktikak eginez.
Beka hauek Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa dira. Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da, eta beken eskaintza bateratua Basque Trade & Investmenten webgunean kontsultatu dezakezu.
Egitasmoa

Data garrantzitsuak
UZTAILAK 15 - Irailak 19
Eskaera epea luzatua
Iraila bukaera - Urria hasiera
Ingeles probak
URRIA
Aurrez-aurreko elkarrizketak
Erakunde Kudeatzaileak

