Izen-emateak BEGT 2019

Izen-emateak GLOBAL TRAINING BEKAK 2019:

IZEN-EMATEAK ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: UZTAILAREN 15TIK IRAILAREN 13RA ARTE (12:00 CET) 

Global Training Bekak 2019 programak zazpi lankidetza erakunde ditu (gehienak beste batzuekin lankidetzan). Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere, guztira 400 beka eskainiz. 

Global Training Bekak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak bultzatutako programa baten baitan daude, baina erakunde ezberdinen bitartez kudeatzen da eskaintza aukera zabala eta irismen handiagoa bermatzeko asmoz. 

Beka guztiak, zein erakundek kudeatzen dituen kontuan hartu gabe, eskubide eta betebehar berberak dituzte, baita diru-kopuru bera ere, eta aukeraketarako derrigorrezko estandarrak betetzen dituzte (ingelesa menperatzen denaren akreditazioa, aukeraketarako elkarrizketak, eskatutako dokumentazioa batzea, etab.) 

Deialdia hasten den unetik aurrera, hau da, 2019ko uztailaren 15etik aurrera, erakunde kudeatzaile bakoitzak bere webgunean jarriko ditu eskainitako praktikak. 

Izena emateko prozedura: 

  • Eskaera bakarra:
    • Eskatzaile bakoitzak erakunde batean BAKARRIK eman ahalko du izena. 
  • Nola aukeratu izena emateko erakunde kudeatzailea: 
  • Erakunde kudeatzailea aukeratutakoan: 
    • Aukeratutako erakunde kudeatzailearen webgunean izen-ematea on line egin ostean, erakunde horren argibideak jarraitu beharko dira izen-emate eta aukeraketa prozesuan zehar.

2019 deialdian, beka eskaera Deustuko Unibertsitateko webgunearen bitartez egin beharko duzu. Beraz, esteka honetan egin beharko duzu klik.

 

Izen-ematea

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatea

Loramendi 4, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
T. +34 607 269 006


globaltraining@mondragon.edu

 

Informazio gehiago

Deustuko Unibertsitatea

Avda Universidades, 24 ES-48007 - Bilbao
T. +34 944 13 93 51
Camino de Mundaiz, 50 ES-20012 - Donostia - San Sebastian
T. +34 943 32 62 02
globaltraining@deusto.es