Eskatu zure beka
2024 GLOBAL TRAINING BEKA IZEN-EMATEAK:
IZEN-EMATE ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: EKAINAREN 17TIK IRAILAREN 13RA
Global Training, Basque Trade & Investment (Euskal Nazioartekotze Atgentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa baten baitan daude, erakunde laguntzaile ezberdinen bitartez kudeatzen dena, eskaintza aukera zabala eta irismen handiagokoa bermatzeko asmoz
Global Training Bekak 2024 programak zazpi erakunde laguntzaile ditu (gehienak beste batzuekin lankidetzan). Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere, guztira 500 beka eskainiz.
Beka guztiak, zein erakundek kudeatzen dituen kontuan hartu gabe, eskubide eta betebehar berberak dituzte, baita diru-kopuru bera ere, eta aukeraketarako derrigorrezko estandarrak betetzen dituzte (ingelesa menperatzen denaren akreditazioa, aukeraketarako elkarrizketak, eskatutako dokumentazioa batzea, etab.)
Deialdia hasten den unetik aurrera, erakunde kudeatzaile bakoitzak bere webgunean jarriko ditu eskaintzen dituen eskaintzak.
- Eskaera bakarra:
- Eskatzaile bakoitzak erakunde batean BAKARRIK eman ahalko du izena.
- Nola aukeratu izena emateko erakunde kudeatzailea:
- Eskatzaileak webguneak aztertu beharko ditu eta gehien interesatzen zaionean izena eman, ikasketak non gauzatu dituen kontuan hartu gabe.
- Ondoko estekan eskaerak aurkezteko epearen inguruko informazioa aurki daiteke eta baita eskaintzen webguneetarako lotura zuzenak ere: https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/global-training-nazioartekotzeko-mugikortasun-programa/
- Erakunde kudeatzailea aukeratutakoan:
- Aukeratutako erakunde kudeatzailearen webgunean izen-ematea on line egin ostean, erakunde horren argibideak jarraitu beharko dira izen-emate eta aukeraketa prozesuan zehar.